Librezaleren basurdea. Inguruan jakintzak libre egingo gaitu testua

Euskara, software librea eta ingurumena: iraunkortasunaren inguruko gogoetak

Asier Iturralde Sarasola

Zer da Librezale?

  • Boluntarioek osatutako lan talde irekia
  • 2 oinarri nagusi: software librea eta euskara
  • Elkarlanerako eta eztabaidarako gunea
Librezaleren logoa. Ezkerrean basurde bat, jarraian librezale.eus testua

Zer da Librezale?

  • Erabakiak taldean. Ordezkaririk ez
  • Talde independentea erakunde, enpresa... eta abarrekiko
  • Gure jarduna ez diogu lotzen diru-laguntzei
  • Giza eskubideekiko konpromisoa, genero berdintasuna, inor ez diskriminatzea...
Librezaleren logoa. Ezkerrean basurde bat, jarraian librezale.eus testua

Librezaleren komunikazio kanalak

Librezaleren logoa. Ezkerrean basurde bat, jarraian librezale.eus testua

Zer egiten du Librezalek? Itzulpenak

  • Mozilla: Firefox, Thunderbird, Lightning Calendar
  • Web: Wordpress, Nextcloud, Matomo...
  • LibreOffice
  • Sistema eragileak: Debian, Linux Mint, Ubuntu, /e/OS, LineageOS...
  • Irudia: GIMP, Krita...
  • Bideoa: VLC, OpenShot, KDEnlive, OBS Studio...
  • Hezkuntza: BigBlueButton, Moodle, H5P, Scratch...
  • Mahaigain inguruneak: GNOME, KDE, Cinnamon, MATE, LXDE, XFCE...
  • F-Droid eta bertako aplikazio libre pila bat: 130etik gora.
  • Sare sozialak: Mastodon, Lemmy...
Librezaleren logoa. Ezkerrean basurde bat, jarraian librezale.eus testua

Zer egiten du Librezalek?

  • Androiderako AnySoft Keyboard teklatuaren euskarazko paketea
  • Firefoxen eta software librearen erabileraren aldeko kanpainak
  • Konfinamendu garaian komunikazio eta elkarlanerako baliabide libreen bilduma
  • Itzulpen maratoiak
  • Software Libre Zalantzak txata Matrix / Telegramen. Foroa Lemmy.eus-en
  • Common Voice auzolan digitala. Hurrengo grabazio maratoia: Azaroaren 13an Bergarako Zientzia, teknologia eta berrikuntza jardunaldietan
Librezaleren logoa. Ezkerrean basurde bat, jarraian librezale.eus testua

Hezkuntzan Librezale

  • 2017an Euskal Herriko hainbat guraso, irakasle eta eragilek sortutako talde irekia
  • Multinazionalek eskoletan daukaten presentzia gero eta handiagoak kezkatuta
  • Librezaletik sortua, baina autonomia eta bizitza propioa
Hezkuntzan Librezale logoa

Hezkuntzan Librezale

Hezkuntzan Librezale logoa

Iraunkortasunaren inguruko gogoetak

  • Hizkuntza gutxituak eta software librea
  • Software librea eta ingurumena
  • Ingurumena eta hizkuntza gutxituak

Jabedun softwarearekin euskarak jai dauka

  • Hizkuntzak gehitzea ez dago gure esku.
  • Multinazionalek beren interesei bakarrik begiratzen diete.
  • Hiztun kopuru txikiko hizkuntzak ez gara errentagarriak.
  • Adibide pare bat:
    • 2003an Applek bolondresek egindako Mac OS X-ren euskarazko itzulpena debekatu zuen
    • 2020an Twitch-en zuzenekoak euskaraz direla markatu ahal izateko eskaera oraindik onartu gabe

Software librea eta hizkuntza aniztasuna

  • Software libreko proiektuek oso jarrera ona dute hizkuntzekiko
  • Hizkuntzak gehitzeko prozedurak ondo zehaztuta eta erraztasunak
  • Hiztun gutxiko hizkuntza izan arren itzultzaile talde aktibo bat badago aurrera
  • Ezezkoa balego (oso arraroa), software librea denez, euskara duen gure bertsioa sortu

Software librea eta hizkuntza aniztasuna

Proiektua Hizkuntzak
Ubuntu 245
Firefox 225
Wordpress 205
Linux Mint 169
GNOME 166

Software/hardware librea eta iraunkortasuna

  • Software eta hardware libreak iraunkortasunerako ezaugarri interesgarriak
    • Jatorrizko garatzaileek utzitako proiektuak berpiztu daitezke edo desadostasunen aurrean beste norabide bat hartu
    • Norbere beharretara egokitu ahal izatea
    • Konponketak egin ahal izatea
    • Komunitatearekin partekatzea
  • Richard Stallman vs inprimagailu itxia: Software librearen mugimenduaren sorrera

Zaharkitze programatua: Ondo dabilen hardwarea softwarearen erruz zakarretara?

  • Windows 11 berria erabiltzeko 2017-2018az geroztik sortutako prozesatzaile bat behar da
  • Chromebook-en bizitza 5 urtera mugatuta dago softwarearen eraginez
  • Android gailuek asko jota 3-4 urtez jasotzen dituzte segurtasun eguneraketak (salbuespen aipagarria Fairphone)

Gailuen energia kontsumo osoa

  • Erabilera fasea: gailuaren elektrizitate kontsumoa
  • Ez-erabilera fasea: gailuaren produkzioa, banaketa eta hondakin kudeaketaren energia kontsumoa
Gailu desberdinen kontsumoaren azterketa (erabilera eta ez-erabilera faseak)

Gailuek gehiago iraun behar dute:
ez erabili eta bota

Gailu desberdinek gutxienez iraun behar luketena

Gailuen bizitza luzatzearen eragina

Gailuen bizitza urtebete luzatzea 2 milio auto errepideetatik ateratzearen parekoa

Gailuen bizitza luzatzearen eragina

Gailu mota Tona CO2 Autoak
Mugikorrak 2,1 1.000.000
Eramangarriak 1,6 870.000
Garbigailuak 0,25 130.000
Aspiragailuak 0,1 50.000

Datuen eta infografien jatorria: Cool products don't cost the earth report - European Environmental Bureau

Gailuen bizia luzatzeko software librea

  • Ordenagailuak: Linux Mint, Ubuntu, Debian, Fedora...
  • Ordenagailu zaharrak: Lubuntu, Puppy Linux...
  • Mugikorrak: LineageOS, /e/OS...
  • Reciclanet: software librea erabiliz ordenagailuak berreskuratu eta berrerabiltzeko prestatzen dituen Bilboko elkartea
    reciclanet.org

Bioaniztasuna eta hizkuntza aniztasunaren arteko lotura

  • 3.202 hizkuntza hitz egiten dira, Lurreko guztien ia erdiak, biodibertsitatearen 35 puntu berotan
  • Ginea Berrian 976 hizkuntza, gehienak endemikoak
  • Biodibertsitate handiko 5 gunetan bakoitzean 250 hizkuntza baino gehiago: Ekialdeko Melanesiako irlak, Gineako basoak Mendebaldeko Afrikan, Indo-Burma, Mesoamerika eta Wallacean
  • Askotan tropikoetan, klimagatik Europarrek gutxi kolonizatutako guneak
  • Ekonomia eta kudeaketa indigenek biodibertsitatea mantendu
  • Hizkuntza aniztasunaren eta biodibertsitatearen kontserbazioa lotuta
  • Co-occurrence of linguistic and biological diversity in biodiversity hotspots and high biodiversity wilderness areas (PNAS, 2012)

Bioaniztasuna eta hizkuntza aniztasunaren arteko lotura

  • Ezkerrean bioaniztasun puntu beroak.
  • Eskuinean hizkuntza aniztasuna
Biodibertsitatearen puntu beroen mapa Hizkuntza aniztasunaren mapa

Euskal Herriko Pirinioetako jendeak basoarekin duen harremanean euskarak duen eragina

  • Euskal Herriko Pirinioetako (Irati, Amezkoa, Zuberoa) jendeak mendiko basoarekin duten erlazioan euskarak duen eragina aztertu dute.
  • Hiru hizkuntza hitz egiten dira bertan: euskara, gaztelania eta frantsesa.
  • On the links between nature's values and language (People and nature, 2021)
    Unai Pascual Garcia de Azilu, Ikerbasqueko eta BC3ko ingururumen-ekonomilaria
    Dylan Inglis, Bristoleko Unibertsitatea

Euskal Herriko Pirinioetako jendeak basoarekin duen harremanean euskarak duen eragina

Naturarekiko hiru harreman mota aztertu zituzten:

  • Instrumentala: Baliabideak (egurra...), lanpostuak, turismoa...
  • Intrinsekoa: Eman diezagukeenaz harago, naturak duen berezko balioa
  • Erlazionala: Naturarekin ditugun harreman emozionalak, bizipenak, identitate kulturala, hurrengo belaunaldiekiko zorra...

Euskal Herriko Pirinioetako jendeak basoarekin duen harremanean euskarak duen eragina

Hiru perspektiba aurkitu zituzten, pertsona bakoitzean maila desberdinean:

  • Zaintzailea: Naturarekiko erantzukizuna sentitzea, onura ekologiko eta sozial asko dituelako eta hurrengo belaunaldiei zor dietelako
  • Eudalmonia: Basoak bizitza betea eskaintzen diela eta espiritualki asetzen dituela sentitzea
  • Euskariarra: Bizi diren tokiarekiko atxikimendu indartsua, kultur identitatearekin eta euskararekin oso erlazionatua. Basoa eta natura bere kultur identitatearen parte sentitzen dute, euskara bitartekaria delarik.

Hizkuntza eta natura harremanetan: leku-izenak

  • Xamar - Etxera bidean
  • Nafar Pirinioetako Aezkoa ibarraren historia eta bere istorio pertsonala lotzen ditu Xamarrek liburu honetan: inposizioaren eraginez euskara nola galdu zen eta bere belaunaldiaren berreskurapen prozesua.
  • Euskara ikasi ondoren ordura arte ulergaitz zitzaizkion leku-izenen esanahia ulertzen hasten da.
Etxera bidean liburuaren azala

Hizkuntza eta natura harremanetan: leku-izenak

  • Bizi zituen sentsazioak horrela deskribatzen ditu:
    • "Bizi ginen lurra zentzua hartzen ari zen, osatzen, eta gu, hizkuntza ikasteaz haratago, bat egiten harekin"
    • "Lurra Euskaraz ari zitzaigun oihuz"
  • Nabarmena da euskara ikasi izanak ingurunearekiko zuen atxikimendua handitzea eragin zuela.

Hizkuntza eta natura harremanetan:
bizidunen izenen biziraupena

  • Euskara galdutako leku batzuetan euskarazko hitzak erabiltzen jarraitzen dute naturari loturiko jarduerak izendatzeko
  • Hizkuntza eta naturaren arteko harremanaren sendotasunaren adierazgarri izan daiteke
  • Arabako Izkiko parke naturalean
    • "El agin" deitzen duten hagin handi bat dago
    • "Almez" deitzen diete ametzei
El agin hagina

Hizkuntza eta natura harremanetan: ahozko ondarea

  • Burbunak eta etsayak
  • Hernaniko natura eta ahozko ondarea biltzen dituen dokumentala eta liburua
  • 200 espezie bizidunetik gora aipatzen dituzte ordubetean. Minutuko 3 baino gehiago
  • Hizkuntzak galtzean naturaren ezagutza galtzen da
  • ARGIAren Multimedia kanalean ikusgai
Burbunak eta etsayak kartela

Galderarik?

  • Izan libre, izan euskaldun!
Librezaleren logoa. Ezkerrean basurde bat, jarraian librezale.eus testua